Olabide Ikastola
Gure Ikastlaren ibilbidea 1963. utean hasi zen. Urte hartan gasteiztar dozena erdi familia ados jarri ziren bere seme/alabei hezkuntza alternatibo bat eskaintzeko, ohiko zentruak eskainitakotik funtsean desberdina.
Euskarazko hezkuntza baten aldeko apustua egitea zen hain zuzen, Euskara hizkuntzari momentuko legeak ematen ez zion lekua emanez. Ekimen hartatik hamalau ikaslek Cercas bajas bajo kaleko pisu batean bere ikasketak hasi zituzten Izaskun Arrue tutoritzarekin, gaur egun Olabide ikastola denaren lehen andereinoa.