Xedea

Eusko Ikastola Batza (EIB) Ikastolen Elkarte bat da eta bere titularrak erakunde pribatuak dira. Ondorioz, bere kideak maila unibertsitariokoak ez diren eta irabazi-asmorik ez duten ikastetxeak dira, euskara ikasketa hizkuntzatzat erabiltzen dutenak eta pertsonak, europar testuinguruan, Euskal Kulturaren eta bere balioen esparruan hezten dituztenak. Elkarte honen kudeaketan ikasleen aita-amek parte-hartze garrantzitsua dute.

Eusko Ikastola Batzak

  • Hezkuntza Proiektua izaera bereizletzat duten bere kide guztien interesak defendatuko ditu.
  • Euskara eta Euskal Kulturaren aldeko jardueren antolakuntza sustatuko du.
  • Helburu berdintsuak dituzten erakunde eta instituzioekin harremanak ahalbidetuko ditu.
  • Hezkuntzaren esparruan Euskal Herriaren asmoen adierazpen argi izan den Ikastola eta bere ezaugarriak defendatuko ditu.

Eusko Ikastola Batzak bere ahalegin eta baliabideen zati handi bat Ikastolen izaera berezia Instituzio guztietara helaraztera bideratuko du eta batez ere Hezkuntza Administraziora, EUSKAL HERRIKO hezkuntza sistemaren euskarri den Ikastolaren etorkizuna eta kalitatea bermatuko duten beharrezko baliabideak bidera ditzan

Copyright © 2016 Eusko Ikastola Batza. Eskubide gsutiak erresaerbatuta. - Dinamikak garatuta