Lauaxeta Ikastola
Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia da ikasleei beren garapen-aldian zehar laguntzea guztiek ala guztiek atera dezaten atarramenturik onena beren ahalmenetatik.
Lortu nahi dugu, ikastetxearen eta familien arteko lankidetza bitarte, ikaslea gai izan dadin bere helburu propioak zehazteko eta haien alde ahalegintzeko, baina baita gizartean bizitzeko ere, bere nortasuna, ideiak eta gaitasunak gizartea bera hobetzeko baliatuz.
Hezkuntza-komunitate osoaren (familien, ikasleen eta langileen) lana, eta bikaintasuna eta berrikuntza Europako EFQM ereduari jarraituz kudeatzea ikastetxearen arrakastaren arrazoia dira oraindik ere. Bi elementu horiengatik eman diote Lauaxeta Ikastolari Excellence Award Winner izenekoa, Europako aitorpenik entzutetsuena.